Bizkaiera
Gainerako euskalkien artean bizkaiera mutur batean kokatua dago. Bizkaierari beti izaera berezia aitortu izan zaio. Hala ere, euskalkien artean egun dagoen desberdintasunak azken mendeotan areagotu egin dira, batez ere. Yrizarrek 1970. urtean eginiko ikerketaren arabera, bizkaieraz 200.000 lagunek hitz egiten zuten. Egun zenbat lagunek egiten duten bizkaieraz ez da jakiten erraza; hala ere, hezkuntza-sistemaren bidez euskara ikasi duten askok euskara batua ikasi dute eta ez bizkaiera.
Bizkaieraren azpieuskalkiak
Bizkaieraren barruan azpieuskalkiak daude. Historian zehar euskalkien sailkapen desberdinak egin dira. Sailkapen hauek lagungarriak dira bizkaieraren eremu eta muga geografikoak ezagutu ahal izateko. Horrela, Luis Luziano Bonapartek 1869. urtean eginiko sailkapenean eremu hauek bereizi zituen:
Ekialdeko bizkaiera (Markina)
Mendebaldeko bizkaiera (Bermeo, Arratia, Orozko, Plentzia, Gernika, Arrigorriaga, Otxandio)
Gipuzkoako bizkaiera (Bergara, Gatzaga)
Bizkaieraren ezaugarriak
Gainerako euskalkiekiko desberdintasun ugari ditu bizkaierak: fonologian, izen- eta aditz-morfologian eta lexikoan.
Fonologia arloan
Bokalei dagokienez:
Bokal bikoitza erabiltzeko joera: laarregi.
au, eu, ai, oi eta ei diptongoak aldatzeko joera: topeu (topau), geur (gaur), auri (euri), nax (naiz).
gainerako bokalak a bokalarekin elkartzen direnean, a aldatzeko joera: alabea (alaba), kalia (kalea), harrie (harria), lañue (lainoa), burube (burua).
Kontsonanteei dagokienez:
s eta z ez dira bereizten eta s ahoskatzen dira biak.
ts eta tz ez dira bereizten eta tz ahoskatzen dira biak.
Nor-nori (jat) ahoskatzeko j erabiltzen da orokorrean, baina x eta g ere erabiltzen dira.
Azentuari dagokionez:
Hitzak bereizteko erabiltzen da: basóa (mendia), básoa (edalontzia).
Singularra eta plurala bereizteko balio du: uméa edo úmeak.
Izen morfologian
Hauek dira bizkaieraren ezaugarriak:
Deklinabideari dagokionez:
Pluralean ez da nor eta nork bereizten.
a itsatsia duten hitzek a artikulua hartzean ea egiten dute singularrean, baina ez pluralean: gauzea baina gauzak.
-ekin erabili beharrean, -agaz erabiltzen da singularrean eta -akaz pluralean.
Norantz ez da erabiltzen, noruntz baizik.
Zenbatzaileei dagokienez:
Mordo eta partida hitzek ugaritasuna adierazten dute: liburu mordoa edo liburu partida.
Zarrastada eta parrastada hitzak erabiltzen dira likidoez aritzean: ardo parrastada.
Pila erabili beharrean, pilo erabiltzen da: lagun piloa du.
Pitin hitza erabiltzen da urritasuna adierazteko: itxaron pitin baten.
Oro hitza oraindik erabiltzen da: lagun oro.
Erakusleei dagokienez:
Singularrean eta pluralean erro berberak erabiltzen dira: honek, horrek, hark / honeek, horreek, hareek edo hark (pl.).
Erakusle indartuak sortzen dira -xe, ha-, ber-, eur- hizkien bidez: hauxe, berori, eurak...li>
Hitz batzuei dagokienez:
Bako, barik, baga... erabiltzen dira gabezia adierazteko, batuaren gabe bezala: diru bako, liburu barik...
Barri, barria, barririk... batuaren berriren parekoak dira: etorri barri...
Lako, lakoxe, batuaren bezalakoren sinonimoak dira: ni lako, ardiak lako...
Legez, lez eta horrelakoak batuaren bezalaren parekoak dira: zu lez, gu lez...
Aditz-morfologian bizkaierak dituen ezaugarriak:
Aditz jokoa:
Lehen aldiko hirugarren pertsonaren marka ez da z, e baizik: eban (zuen).
Nori adierazteko marka, aurreko bokala i ez denean, ez dator bat batuarekin: jat, jatzu, jako...
Askotan bi pluralgile azaltzen dira: dituzuez...
Zu eta zuek pertsonak bereizteko e jartzen da, -te beharrean: zara, zarie...
Nor-nori iragana egiteko, orainaldiko egiturari n gehitzen zaio: jat / jatan...
Batuaren ki amaiera, gi bihurtzen da: erabagi (erabaki).
Baldintzetan ez da te erabiltzen: litzake (litzateke)
Lehenaldiko marka an da, en izan beharrean: ginan (ginen).
Ari izan erabili beharrean, jardun erabiltzeko joera dago: lanean dihardut (lanean ari naiz).
Bizkaierak bere lexikoa dauka.
Batetik, beste euskalkietako hitzen aldaketak diren hitzak: baltz (beltz)... Bestetik, bizkaieraz bakarrik erabiltzen diren hitzak: berba...(Ikus eskuineko zutabea)
Hil, aste eta urtaroen izenak berezkoak ditu: zezeila (otsaila), martia (martxoa), jorraila (apirila), bagila (ekaina), garagarrila (uztaila), agorrila (abuztua), zemendia (azaroa), gabonila (abendua).
Astegunak: martitzena (asteartea), eguaztena (asteazkena), eguena (osteguna), barikua (ostirala), egubakoitza (ostirala), zapatua (larunbata), domeka (igandea).
Urtaroak: udabarria (udaberria), udagoiena (udazkena).
hiru.com
Etengabeko Ikaskuntza
Lege informazioa español
Wednesday, August 22, 2007
bizkaiera
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
1 comment:
Aupa eneritz! bai...nei ere bizkaiera gustatzen zait :D
Eztet oso osoikan irakurri baino informazio-aportazio interesgarria emateu.
bengaaaa ondo segi!
PD:aer asmatzezun zein naizen^_^
Post a Comment