Tuesday, February 12, 2008

Irati Jimenez aixxxxxxxxx ke wapa



Bermeo, 1977.

Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Informazio Zientzien Fakultatean (EHU), Leioan (Bizkaia).

Irakaskuntz Gaitasunerako Agiria eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak.

Erredaktore, erredaktore-laguntzaile, gidoilari eta aurkezle lanetan jardun zuen Hau Komeria/Desde el gallinero arte eszenikoei buruzko saioan, Eskena SA-k Euskal Telebistarentzat egina.

Euskadi Irratian kazetari eskarmentua du. Ordezkapenak egiten ditu informazio zerbitzuetan.

Augustin Zubikarai nobela laburren saria lortu zuen Bat, bi, Manchester (Elkar) eleberriari esker. Aurretiaz, afroamerikarren eskubideen aldeko borrokolari Malcom X gaineko biografia bat idatzi zuen: Malcom X: Duintasunaren kolorea.

No comments: